blogak 2.0

Ostegun honetan, apirilak 6, Deustuko Unibertsitatean Blogak 2.0 jardunaldia ospatu da, eta bertan izateko aukera izan det Kristian eta Koro lankideekin.

Beste guztiek euron kronika aspaldi idatzi dute, baina nire egunak ez ditu beharko nituzkeen ordu guztiak, beraz berandu bada ere, hona hemen nire kronika.

Zorionak

Hasi aurretik
Zorionak. Zorionak hau antolatzeko ideia izan eta gauzatu zutenei. Jende ona ikusteko aukera izan genuen, eta honelako aukerak ez ditugu egunero izaten.

Gehiegitxo

Nere ustez, aurkezpen gehiegi izan ziren:

  • 29 aurkezpen
  • aurkezpen bakoitzak 15-20 minutu

Alde batetik aurkezpen gehiegi, eta bestetik arazo teknikoak zirela eta ordu beteko atzerapenez ibili zirenez, ez genuen apenas aukerarik izan galderak egiteko.

Asuntua antolatuta zegoen bezela, hiru edo lau hizlari biltzen ziren, eta aurkezpenak jarraian egiten zituzten, bata bestearen atzetik. Denak bukatu ondoren, galderak egiteko orduan denborarik ez zegoenez, gehienez bi galdera egiteko aukera ematen ziguten.

Hau paradojikoa zen: Google eta Yahoo-ko jendea bertan eta ezin galdetu.

Guk ezin izan genuen jardunaldi osoa aguantatu, eta 20:15etan alde egin genuen, Gorka Palazio-ren hitzaldia bukatzen zegoela. Jardunaldia bukatzeko kalkulatzen det oraindik beste ordu ta erdi bete falta zirela.

Azkenean etxera gaueko 21:45etan heldu nintzen.

:-(

 

Harrigarria

Gauza harrigarriak ikusi nituen. Mahai batean GoogleYahoo eta Ask.com jarri zituzten. Hasiera baten ez nuen ulertzen zer egiten zuen mahai hartan Ask.com enpresakoak. Ask.com bilatzaile bat da, baina ez da Google eta Yahoo-ren mailakoa.

Nire harridura gero eta handiagoa zen, ez nekien baina bloglines Ask.com-ekoa da, baina tipo honek ez zuen apenas ezer esan Bloglines-i buruz.

Tresna ikaragarria dute eta aurkezpenean ia aipatu ere ez. Dirson saiatu zen zerbait atera nahian, baina tipo honek ez zuen ezer aportatzen ildo horretatik. Nik uste det ez zekiela zer esan.

Jardunaldiko onena

  1. eyeOS:  Interneteko Sistema Eragile moduan aurkeztutako produktua. Garatzaileak, talde gazte bat, 18-23 urte bitartean dauden 3 gazte dira tresna hau garatu dutenak.
  2. Julen Iturbe. Oso ondo konektatu zuen han zegoen jende guztiearekin.
  3. Ricardo Galli. Meneame zerbitzua berak egindakoa da. Referente bat dudarik gabe.
  4. Google eta Yahoo. Igorrek galdera ona APIari buruz.
  5. Gorka Julio TeketenBlogari.net-etik. Oso komunikatzaile ona. Esan zuena ondo, eta nola esan zuen ere oso ondo. Une baten aulkitik ere altzatu zen, eta berarekin batera han geunden guztiok ere bai. Euskeraz egin zuen aurkezpena, txalo bero bat.
  6. Patxi Gaztelumendi. Esan zuena ondo, nola esan zuen ere ondo. Hau ere euskeraz, beraz txalo bero bat. Ez zitzaidan hainbeste gustatu Eitb24.com-eko ordezkariarekin izan zuen hika-mika hori. Nabaritzen zen haserre zegoela, baina han geundenok ez genuen didarrak entzuteko gogorik.
  7. Diego Berrueta-k egindako aurkezpena gustatu zitzaidan.
  8. Geographical Mashups saioan denak ondo.
    • Luistxo beti bezela zorrotz. Kritikoena, gauzak pentsatu eta esan.Tagzania erakutsi zigun. Nere ustez, eta ikusita googlek ematen dituen mapak hainbat lekutan erresoluzio txikia ematen dutela, Bilbao.bi-k egiten duen bezela puntu bakoitzari argazkiak gehitzeko aukera eman beharko luke.
    • Diego López de Ipiña: Oso ona tipo hau
    • Miguel Cuesta. Dirson bezela ezaguna, Bilbao.bi erakutsi zigun, Bilboko mapak.

Eitb24.com-eko ordezkariak argi utzi zuen ez dutela sustatu.com jarraitzen. Jardunaldian jakin zuen zabaldu.com-en berri, Ricardo Galli-ri galdetu zion ea berak ezagutzen zuen Zabaldu.com, eta honek baietz, bere aurkezpenean aipatu zuela.

Sustatun hau Martxoaren 26an publikatu zen, eta 10 egun beranduago eitb24.com-en enteratu gabe. Lotsagarria.

Azpimarratzekoa

Bertan bildu zen jendea. Hainbat izen eta blog ezagunei aurpegi bat lotzeko aukera izan genuen.

Mutilmediakoek zuzenean kronika idazten, Arkaitz Zabaldu.com aurkezten Ricardo Gallik eskatuta, eta abar.

Kuriosoa

Macintosh portatil asko ikusi nituen, inoiz baino gehiago. Politxak dira bai Macintoshak. Linuxak ere ikusten ziren, gero eta gehiago.

Wifi sarea ez zen erori, baina argi indarrarekin arazoak egon ziren.

Jende asko portatilekin, baina entxuferik ez eta bateriak deskargatu egin ziren.

Falta izan zena

Hizkuntzena konpondu beharrezko zeozer da. Garik ere hau aipatu du bere blogean.

Kanpoko jendea ekartzen badegu, ezin degu euskera hutsez egin, baina orduan gure hizkuntza baztertu behar ?

Nik uste det ezetz, eta teknologiak laguntzen digu hortan. Wifi sare bat zegoen bertan, jende asko portatilekin, …., ba seguru han bazegoela podcasting bat antolatzeko aukera. Itzultzaileak esaten duena podcasting bidez internet eta wifi saretik bidali eta listo, hor daukagu arazoa erdi konponduta.

Web 2.0 eta Blogei buruz hitz egin zan, teknologia eta esperientziak. Nere ustez han IKTeroak egon behar ziren beraien esperientzia azaltzen. Nik uste det umeekin egiten ari diren esperientzia oso interesgarria dela, eta azaltzea merezi duena.

Hauek kontatzeko dutena seguru han kontatu ziren gauza askoren aldean oso interesgarria dela.

About these ads